Your search results

50 ANIVERSARIO INMOBILIARIA ORIO

Inmobiliaria Orio 1965 amaieran jaio zen eta 1966an hasi zen lanean hiru bazkiderekin: Jesús Garmendia eta Pedro eta José Luis Ayestarán anaiak.

Gaur egun Garmendia familiaren hirugarren belaunaldia eta Ayestarán familiaren bigarrena dira enpresaren kudeaketaz arduratzen direnak.

Orion sortu zen enpresa, eta bertan egin ziren lehenengo sustapenak ere. Gero Zarauzko sustapenekin hasi zen. Hori dela eta, bulegoak Zarautzera igaro ziren, Inmobiliaria Orio izena mantendu zen arren.
50 urte hauetan etxebizitzen sustapena eta eraikuntza izan da enpresaren jarduera. Inmobiliaria Oriok sustapenak egin ditu Zarautzen, Orion, Zumaian, Oiartzunen eta Donostian.

Gure jarduera hasi hirigintzako kudeaketarekin eta higiezinak eman arterakoa da, eta prozesu osoaren gunean gure bezeroak asebetetzea egoten da.

Sustapen guztiak gure langileekin koordinatuz eraiki dira, amaierako produktuaren kontrolik handiena izateko.

“Beti zaindu eta mimatu ditugu gure bezeroak. Hori dela eta, erosi behar duten etxebizitza pertsonalizatzeko aukera izaten dute. Parte hartzen dute eta beren etxea eraikitzeko prozesuan gure alboan izaten ditugu. Beren etxea diseinatzen eta eraikitzen laguntzen digute. Beren bizitza diseinatzen eta eraikitzen laguntzen digute.”