Your search results

HIGIEZIN-ZERBITZUAK

Lursail bat edo higiezin bat baduzu edo higiezinen sektorean inbertitu nahi baduzu, behar duzun guztian aholkatuko zaitugu.

Prozesu osoan lagunduko dizugu, saldu arte. Lursailaren kokapena aztertuko dugu, zer aukera dituen ikusiko dugu eta ahalik eta baliorik handiena emateko garatu beharreko hirigintzako tresnak definituko ditugu. Hirigintzako tramite guztiak egiten lagunduko dizugu eta lursailaren salmenta zure eta  zure familiaren beharretara egokitzen lagunduko dizugu.

Lursail bat baldin badaukazu, lursail edo eraikin horretan egin daitekeen sustapenik onenei buruzko aholkularitza eskainiko dizugu eta osoko kudeaketa egingo dugu. Hasi proiektuarekin eta bezeroei azkeneko produktua eman arteko guztia.

Eta inbertsorea bazara, zure beharretara ongien egokitzen den produktuan inbertitzen lagunduko dizugu. Gainera, Inmobiliaria Orioko ohiko bezeroa bazara, gure sustapenen berri izan dezakezu merkatura atera baino lehen. 

reclamo-3